Baztanera joan dira Beti Gazteren argazki lehiaketako sari nagusiak

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 10a


Elizondoko Juan Lameriñas Cambro­ne­rok aurkeztutako «Argitzea 2» txuribeltzeko argazkiak irabazi du Beti Gazte elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako argazki lehiaketaren sari nagusia. Bigarren saria ere Baz­tanera joan da, Ariz­kun­go Lander Goñi Iri­goienek eskuratu baitu «Udazken kolore» kolorezko paisaiarekin. Kirol argazki onenari emandako saria lehiaketa honetako aspaldiko ezagun batek eskuratu du, Bergarako Be­nito Canterok, «Agu­ja roja» argazkiarekin.
Joan den urteko geldialdiak eragina izan du argazkilarien animoan, argazki guttixko aurkez­tu baitira lehiaketara. Guzira, 21 argazkilariren 62 lan aurkeztu dira. Argazkiak Beti Gaz­teren egoitzan ikusteko aukera dago oraindik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun