Adineko jendea etxean zaintzeko ikastaroa antolatu du Herri Eskolak

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 10a

Abenduaren 5a arteko epea izanen da izena emateko

Ez dira geldirik egotekoak aurtengoan Herri Eskolakoak eta ikastaroak bata bertzearen ondotik antolatzen ari dira. Masaia eta mendiari eta naturari buruzko argazkigintza ikastaroak akautu berriak direnean, bertze bat antolatu dute Lesakako Udala­ren laguntzaz. Orain­go­an, adineko jendea etxean zaintzeko ikastaroa antolatu dute eta Ama­goia Muruamendiaraz geriatria medikua izanen da irakasle. Bi orduko hiru saio eginen dituzte, abenduaren 12, 14 eta 19an, arratsaldeko 5etatik 7etara Tanti­ru­mairu ikastolan. Izena abenduaren 5a baino lehen eman behar da Iza­rra okindegian (948 637855 telefonoan), horretarako 1.500 pezeta ordainduz. Ema­nen diren gaiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, okindegian bertan hartzen ahal dira esku-paperak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun