Socrates izeneko programaren bitartez esperientzia trukaketa eginen dute Berako ikasleek Europatik etorritako bertze zenbaitekin. Suedia, Polonia, Errumania eta Italia, eta batez ere Portugalek etorriko dira irakasle eta eta ikasleak.
Astearten ailegatu dira, eta astehondarra bitarte egonen dira hemen. Bertzeak bertze Lesakako Feriak ezagutzera eramanen dituzte. Ez harritu, beraz, herrian barna haur berriak ikusten badituzue.
Pasa den igande honetan, bertzalde, Labiaga ikastolaren haurtzaindegiaren inaugurazio ekitaldia egin zen.