Hauteskundeak Toki Ona institutuan

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 10a

Nafarroako 2. Zikloko ikastetxe publikoek, horien artean Berako Toki onak, hauteskunde egunak izan dituzte joan den astean. Bi urtetik behin egiten dituzte bozketa hauek, eskola kontseiluko ordezkariak aukeratzeko. Ikastetxearen hezkuntza proiektua eta orokorrean zentruaren funtzionamendua finkatu eta jarraitzeko sortzen den organua da eskola kontseilua.
Lan hau burutzeko erabaki garrantzitsu aunitz hartzen ditu bere gain: egutegia osatzea, zuzendaritza aukeratzea, urteko programazioa edo aurrekontuak onestea, baita instalazioen ongizatea bermatzea ere.
18 partaidez osatzen da: presidente lanak ikastetxeko zuzendari­ak betetzen ditu, idazkaria zentruko idazkari bera da, bi ikasketa buru, irakaslegoaren 6 ordezkari, gurasoen bertze bi ordezkari­, guraso elkarteak izendatutako bat, ikaslegoak aukeratutako hiru, langileen ordezkari bat eta bukatzeko udalaren ordezkari bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun