Ur-zikinen hodiak aztertu eta moldatzen ari dira herri guzian

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 10a

Lur-azpiko bideo-kamerak erabiltzen dituzte hodien egoera ikusteko

Ur zikinak garraiatzen dituzten hodien egoera aztertu eta hondaturik daudenak moldatu. Hori da Berako-Easo enpresak Berako karriketan azken egunotan egiten duena. Seguraski ikusi izanen duzue kamioi urdinxka hau Altzate aldeko karriketan lanean.
 Bada Altzate ez ezik, herri guziko hodiak aztertzeko kontratatu Udalak, hau da, lur-azpiko bide hauek gainbegiratzeko. Lehenik robot itxurako gurpildun kamerak erabiltzen ditu enpresa honek tuboetan barrena sartu eta egon litezkeen matxurak edo itxausurak aurkitzeko. Ondotik resina posidikoa deritzon produktu batekin zuloak estali egiten dituzte.  
Enpresa honetako Martin Berakoetxeak esplikatu digunez, arazo dexente dugu Beran hoditeriarekin. Izan ere «gehienak aski zaharrak dira eta ez daude sobera ongi jarriak, beraz, ura sartu eta ateri egiten da nonahi».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun