Espainiako Skeet Olinpiko Kopa irabazi du aurten ere Itsaso Fagoaga lesakarrak

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 9a

Espainiako Skeet Olinpiko Kopa irabazi du aurten ere Itsaso Fagoaga lesakarrak Aitor AROTZENA

Berak eta Jone ahizpak duten marka berdindu zuen Irunen

Itsaso Fagoaga 19 urteko tiralari lesakarrak hirugarren urtez segidan Espainiako Kopa irabazi du, skeet olinpiko modalitatean.. Asteburu honetan Irunen jokatuko den txapelketan, gainera, lehendik bere esku eta Jone ahizparen esku zegoen Espainiako errekorra berdindu egin zuen Itsasok, Fagoagatarren artean gazteenak. Konpetizioko 75 plateretatik 66 hautsi zituen Itsasok. Txapel honekin aurtengo denboraldia bukatutzat eman du Itsasok, nahiz eta oraindik kontzentrazioren bat izanen duen Espainiako selekzioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun