Arantza eta Igantziko Udalen idazkari lanpostua betetzeko deialdia dela eta, oposizio-lehiakearen egunak jakinarazi dira. Horrela, abenduaren 11ko goizean Arantzako Herriko Etxean epaimahaia osatu eta lehiaketa hasi zen. Biharamon goizean, leku berean euskarazko froga egin zen.
Hurrengo froga datorren urtarrilaren 10ean, goizeko 10etan eginen da. Arantzako eskolan proba teoriko-praktikoak eginen dira.