Hilabetearen hasieran akautu zuten Baratzondokoek mus eta partxis Txapelketa. Musean Pascual Iguzkiagirre eta Jesus Mari Sein suertatu ziren garaile, finalean Anuntxi Txoperena eta Mª Paz Petrikorenari irabaziz. Partxisean, berriz, Meltxor eta Justa Seinek irabazi zuten txapela, finalean Asuncion eta Ines Sein mendean hartuz. Kasu honetan, dena familian gelditu zen.
Bitartean, Biltokin ere abenduaren 10ean hasi zuten eurena ere. Otsaila aldean akautuko den Txapelketarako 16 bikotek eman dute izena musean eta 10ek partxisean.