AEKren aurkako autoan deklaratzera deitu zuen Garzon epaileak

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 9a

Espainiako Auzitegi Go­reneko Baltasar Garzon epaileak AEK elkartearen aurka egindako autoan deklaratzera deitu zuen Eduardo Konde azaroaren 30ean. Deklaratu ondotik, inolako kargurik eta fidantzarik gabe aske utzi zuten. Bertze inputatuek aste honetan eginen dituzte azken deklarazioak.  «Orain, Garzonek agintzen duenaren esperoan nago –dio Eduardok– inork ez baitaki gizon hau nondik ateratzen ahal den». Hamabi urtez AEKn aritu zen Eduardo Konde. Berak erran digunez, «Garzonen argudioak funtsgabeak dira. Iruzur egitea leporatzen digu, irakaskuntzan ari direnek BEZarik ordaintzen ez dutenean eta 1996an Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu arte AEKk langilerik ez zuenean. Hortikan, gainera, ETAren kolaboratzaile ginela ondorioztatzen du. Sinestezina da!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun