Eta feria eguna ahantzi baino lehen, bertan ditugu Olentzero Eguna, Urtezaharra, Errege Kabalgata… Eguberriekin lotutako ospakizun guziak.
Hasteko, igande honetan eginen da Olentzero eta jaiotza lehiaketa, eguerdi aldera. Goizean baserriz baserri ibiliko dira gazteak olentzeroekin eta arratsaldean herriko etxeak bisitatuko dituzte.
Urtezahar gauean, azkeneko urteetako ohiturari eutsiko diote abesbatzakoek, «Diostesalve» kantuaren doinuak karrikaz karrika hedatuz. Errege bezperako kabalgatak ere ez du hutsik eginen aurten.
Ongi pasa egun hauek eta urte berri on!