Feriak

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 9a

Makukobordako Luis Olaetxea eta Be­rreuko Juanan Prietok aurkeztutako aziendak izan ziren aurtengo ferietako irabazle nagusiak. Egia erran behar bada, behi guti agertu ziren plazara, hamalau bakarrik. Honela, holandesarik aurkeztu ez zenez, hutsean gelditu zen saria. Suiza arrazako behiei emandako hiru sari nagusiak Maku­ko­bordara joan ziren. Haragitako behietan berriz, bi lehendabiziko sariak Berreukoentzat izan ziren. Hirugarren saria eta behi azienda onenari emandako plaka Makukobordara joan ziren. Azken urteotan bezala, zaldi azienda dexente ikusi zen plazan, 59 buru.  Martin Al­tzugaraik eraman zuen lehen saria, Jose Antonio Anduezak bigarrena eta Juan Bau­tista Urrozek hirugarrena.
Ahari lehiaketara hiru buru aurkeztu ziren, hiruak Etxalarkoak. Le­henbiziko eta hirugarren sariak Intzabor­dako Josetxo Ariztegik jaso zituen eta bigarrena Bar­be­nekobordako Rosalio Gaintzak.
Baina azienda lehiaketaz gain, egunpasa polita egiteko modua eman zuen Feria egunak. Gisa guzietako generoa saltzen zuten dendak, musika, pilota partiduak, he­rri kirol saioa… AEK­­­ren aferaren inguruan, egun berean Madrilen deklaratzera deitua zen Eduardo Konde herritarra ere gogoratu zen, plazan egindako kontzentrazioa eta manifestazioaren bitartez.
Bezperan, Beti Gaz­tek antolatutako ajoarriero lehiaketan Julen Zu­bieta eta Ketzu Aies­taran suertatu ziren irabazle, aurkeztutako lau bikoteen artean.



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun