Urtearen azkenaurreko egunean, abenduaren 30ean, Berako haur eta gaztetxoek egun guziko besta izanen dute Eztegara pilotalekuan. Goizeko 11etatik aitzinera eskulan desberdinak egiteko aukera izanen dute: musika instrumentuak egin, txontxongiloak… eta ondotik herri kiroletan lehiatuko dira bazkaltzeko ordua ailegatu arte. Denek elkarrekin bazkaldu eta gero joko gehiago izanen dituzte Kaxernako begiraleen eskutik.
Arratsaldeko 5,30etan, berendu ondotik, Marsel magoak bere abilidadea erakutsiko du haur guzien aitzinean.