Bortzirietako Bertso eskolak taldekako 3. lehiaketa antolatu du

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Bortz hirukotek eman dute izena urtarrilean eginen den txapelketa honetarako

Bortzirietako Bertso Eskolaren hamargarren urteurreneko ekitaldien artean taldekako lehiaketa antolatu dute hirugarren urtez.
Aurtengoan bortz hirukote osatu dira. Kanporaketak urtarrila haseran eginen dira Lesaka eta Beran eta finala urtarrilaren 20an izanen da Lesakako Arrano elkartean.
Lehenbiziko kanporaketa urtarrilaren 5ean, ortzirala, eginen da Lesakako Berri ostatuan, arratsaldeko 7etatik aitzinera. Ber­tan izanen dira A taldea (Iñigo Olaetxea, Es­titxu Fernandez eta Erika Lagoma) eta B taldea (Bittor Eliza­goien, «Etxabe» eta Oskar Goñi).
Biharamonean, urtarrilak 6, ordu berean ariko dira Lesakako Kattu ostatuan C taldea (Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Alaitz Rekondo) eta D taldea (Estitxu Aroze­na, Ekhine Etxepetele­ku eta Julen Zelaieta).
Urtarrilaren 12an, ortziralarekin, Berako Gure Txokoa elkartean eginen da azken kanporaketa, arratsaldeko 7etatik aitzinera. E taldea (Xabier Sil­veira, Xabier Terreros eta Beñat Taberna), aintzineko bi kanporaketetan garaile izan direnen arteko puntuaziorik baxuena duen tal­dearen aurka ariko da. Saio honetako irabazleak eta lehen bi saioetan puntuaziorik altuena lortu duen taldeak finala jokatuko dute Arrano elkartean urtarrilaren 20an.
Berrikuntza gisa, kartzeleko gaian taldekide guziek kantatu beharko diote hitz bati, batek alde, bertzeak kontra eta bertzeak erdibideko bertsoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun