Zer da zure lanean gehien gustatzen zaizuna?
Nerekin mozkortzea gustatzen zaionarentzat lan egitea.
Eta guttien?
Giro txarrean lan egitea.
Egia da ostatuko zerbitzari onak psikologo onak ere izaten direla?
Egia erran ni ez naiz ostatuko zerbitzari ona.
Zer egiten duzu jendea ostatutik bidali nahi duzunean?
Vicente Fernandez-en mexikarrak jarri eta “ez al duzue etxerik” galdetu.
Ostatukoaz aparte, ze lanean ariko zinateke gustora?
Tenislari profesionala.
Zein da zure amets erotikoena?
Zurekin amets egiten dudanean, “chato”.
Zein da lotsaren kontrako sekretua?
Horixe jakin nahi nuke nik.
Egia da ttikitan kalimotxoaren marmitan erori zinela?
Egia erran zisterna bat zen.
Zergatik eman duzu izena “Gran Hermano” lehiaketan? Fama-gosea, diru-gosea, gosea…
Jakituri gose hutsa. Ja, ja, ja!
Zer da “Gran Hermano”ko etxean sartzerakoan eginen duzun lehendabiziko gauza?
Denentzat baratzuri zopa eder bat prestatu.
Eta ateratzerakoan?
Ostiaka atera beharko naute.