Ortziral arratseko txupinazoarekin abiatuko dira Bittiriako bestak Lesakan

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 9a

Ortziral arratseko txupinazoarekin abiatuko dira Bittiriako bestak Lesakan Aitor AROTZENA

Iaz bezala, herri kirol saio berezia izanen da larunbat eguerdian

Irailaren 11n, ortziral arratseko 21:00etan botako da Lesakako Bittiria auzoko bestetako txupinazoa eta kalejira ere eginen da. Ordubete lehenago patata tortilla eta Bittiria auzoko II. trikitixa txapelketak hasiko dira. 21:30ean txootx! berendu afaria eginen da eta 23:00etan rock kontzertua The Marrantak eta The Cheesy Poofs taldeekin.


Herri kirol saio berezia eta auzo bazkaria larunbatean

Larunbatean, irailaren 12an, txistulariekin diana eginen da 10:00etan. Herri kirol saioa izanen da eguerdian eta bertan parte hartuko dute Beti Gazteko neskek, garai batean mutilen taldea osatu zuten kirolariek eta Oiartzungo Girizia taldeko neskek, sokatiran eta proba konbinatuan.
bazkaria 14:30ean, Mañukorta, Jon Maia eta Estitxu Arozena bertsolariekin. Trikitilariak ere ariko dira. 19:30ean berbena izanen da Gaubela taldearekin eta egun osoan Lesakako txaranga ariko da.

 

Haurrendako ekitaldiak igandean

Irailaren 13an, igande goizeko 11:00etan haur jokoak izanen dira Eltzeta plazan eta kros herrikoia eguerdian. Arratsaldean, 17:30ean Maite Franco ipuin kontalaria ariko da eta 18:30ean trikitixa jaialdia izanen da, auzoko bestak bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun