Larreak hobetzeko eta kanposantua haunditzeko lanak abudo hasiko dira

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Larreen hobekuntza
Larreetan egin nahi den hobekuntza lanak lehiaketara ateratzea onartu zuen Herriko Etxeak urteko lehen udal batzarrean. Alka­teak, Nafa­rro­a­ko Go­ber­­nutik bidalitako proiek­tua azaldu ondoren, zera eraba­ki zuen: la­rreak hobetze­ko proiektua onartzea eta proietu hau hilabete batez jende aurrean jartzea. Aldi berean, gon­bidapenak luzatu ditu Herriko Etxeak lan hau aitzinera eramateko proposamen ekonomikoak otsailaren 2a baino lehen aurkezteko.

Kanposantuaren haunditzea
Denbora dexente pasatu da Udalak kanposantua haunditzeko lanen berri eman zuenetik. Orain arte Nafa­rroa­ko Gobernuko Toki Ad­mi­nistrazio Departa­men­duaren esku izan da gaia eta hauek onartu esperoan egon da. Az­ke­nean, ailegatu da baiez­koa. Abenduko udal batzarrean onartu zen 18.593.493 pezetako aurrekontua duen lana (panteoiak eta nitxoak barne). Nafa­rro­ako Gobernuak 5.247.000 pezetako dirulaguntza emanen du. Orain, Nafarroako Al­diz­kari Ofizialean argitaratu ondoren, 26 eguneko epea izanen dute en­presek proposamenak aurkezteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun