Bertze urte batez joan zaizkigu Eguberriak. Hasiera, herriko haurren antzerkiak eman zien eta gero etorri ziren Olentzeroa eta Erregeak. Abenduaren 24an, arratsaldeko 4etan Olentzero herriko karriketan barna ibili zen eta ondoren, berendua izan zen Zahar Txokon. Eguberri egunean, meza ondoren Olentzeroren besta izan zen plazan, kantak, jokuak… Akautzeko, Olentzeroari su eman zioten, ohiturari eutsiz. Errege bezperan, arratseko 8etan, Erregeen kabalgata iritsi zen eta hurrengo egunean, urtero bezala, mendi mutilen eguna ospatu zen. Eguerdian frontoian aizkora apostua egin zen, Larretxea eta Mindegiaren artean. Ondoren, bazkaria izan zen, Egaña eta Lizaso bertsolariekin eta trikitilariekin.