Eguberrietako bi zareen zozketak ere egin ziren bere garaian eta dagoeneko biak euren jabeen eskuetan daude, ez da oraingoan bigarren zozketaren beharrik izan. Eskolako haurrena Itsesarreko Marcial Telletxeari tokatu zitzaion, 3730 zenbakidun txartela berak erosi baitzuen. Abesbatzarena, berriz, Berara joan zen, Alco enpresaren langile batengana, hain zuzen, 0067 zenbakiarekin. On egin!