Urarengatik ere, noski, ordaindu behar izanen da aurten. Etxerako uraren kasuan, 40 metro kubiko bitarte 826 pezeta ordainduko dira. Hortik aitzin, metroko 33 pezeta. Erabilera industrialerako metroa 43 pezeta ordainduko da. Kasu guzietan, hornidura zerbitzuaren mantenimendurako 310 pezeta ordainduko dira. Etxerako ur-hartzea 10.737 pezeta kobratuko da eta industriarako 26.841.