Landazelaia itxuraldatua

Aitor AROTZENA 2009ko ira. 9a, 11:46

Beko-Errota baserri inguruak begiratuz gero itxura aldaketa somatu da azken hilabeteotan. Landazelaian bi familiako etxebizitzak egiten ari dira eta, berriki, Zambra auditorio berriaren zola ere ematen hasi dira. Aldake­tarik gabe segitzen duena, gasolindegia eta Villa Isabel etxearen arteko babes ofizialeko etxebizitzen afera da. Urte akabaila aldera bilera batera deitu zituen Zósimo Zaratiegi eraikitzaileak zerrendan duela bi urte terdi izena eman zuten guziak. Interesatu aunitz agertu zen Herriko Etxera, baina eraikitzailea bera ez. Dena den, izena emana duten guziei telefonoz deituko omen diete, egitasmoa zertan dagoen azaltzeko. Otsai­­la aldera lanean has­teko intentzioa omen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun