Herriko Etxeak bi albiente lanpostu betetzeko lehiaketa deialdia egin du. Interesatuek urtarrilaren 15a baino lehen eman behar dute izena udal bulegoetan Bete beharreko baldintzen artean, B-2 eta A-2 gida baimenen jabe izatea edo, gizasemeek guttienez 1,70 metroko altuera izatea eta emakumeek 1,65 daude.
Behin hautagaiak onartuta, otsailetik aitzinera eginen dira lehiaketako probak. Euskara meritutzat hartuko da kontuan. Bi ariketa eginen dira. Lehenbizikoan, aitzinetik emandako gai batzuen inguruko galderak eginen dira eta gero, matematika arazoak erantzun beharko dituzte. Bigarren ariketan, ariketa fisiko batzuk egin beharko dituzte albiente gaiek.
Aukeraketa proba hauek gainditzen dutenek oinarrizko formazio ikastaroa eginen dute Nafarroako Polizia Eskolan. Ikastaroak gehienez bederatzi hilabete iraunen du, eta hilabete bakoitzeko 90.000 pezetako beka emanen zaie partehartzaileei. Formazio ikastaro honek 70 puntuko balioa izanen du eta 35 puntura ailegatzen ez direnak kanporatuak izanen dira.