Berako akordeoilariek emaitza onak eskuratu dituzte Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketan. Estitxu Pinatxok infantiletan 2. saria lortu zuen, eta Ana Perugorria ere 2. izan zen juniorretan.
Bertzetik, ikasle gazteago hauek ere urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituzten: Sergio Hernández, Silvia Galtzagorri, Aitziber Esnaola, Naiara Aldazabal, Saioa Oses eta Nahia Esnaola. Zorionak denei!