Asteburu honetan zer gehiago?

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 9a

Ortziralean bertan, hilak 12, barandilla le­hiaketako sari banaketa eginen da ilunabarrean kultur etxean. Egun horretatik urtarrilaren 20a arte ikusgai egonen dira lehiaketan parte hartu zuten proiektu guziak. Ordutegia, betikoa, egunero arratsaldeko 6etatik 8ak arte, igandeetan ezik.
Biharamunean, ilbeltzak 14, haurrek hitzordua izanen dute Kultur Etxean bertan. “Asterix eta Obelix Ze­sarren aurka” filmea emanen dute arratsalde­ko 5etatik aitzinera. Igandean, azkenik, Lezoko Orratx antzerki taldeak Dario Fo idazlearen obra bat taularatuko du arratsaldeko 8etan: “Bozinak, tronpetak eta zalaparta”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun