”Oraindik zuribeltzarekin maitemindurik nago”

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 9a

"Orain iduri du denak koloretan izan behar duela, edo digitala, bainan nik nere kontura egiten ditudan lan guziak zuribeltzean egiten ditut."

* 1949ko maiatzean Beran sortua, 25 urte daramazki Beran eta inguruko herrietan  argazkiak ateratzen.
* Urtarrilaren hondar aldera Zaragozan banatuko diren Goya sarieta­rako Goiko­ren argazki bat proposatu dute.
* Berriki, gainera, 5 argazki saritu dizkiote Espainiako argazkilari profesionalen lehiaketan, 1.400 argazki­ren artean.
* Sari hauek denda ireki zuela 25 urte betetzen direlarik ailegatu zaizkiola eta, kontent agertu da Goiko, «denbora guzi honetan egindako lanari sari polita da».

Emaitza onak lortu dituzu Espainiako Argazkilari Profe­sionalen Federazioa­ren lehiaketan.
Bai. 1.400 argazki aurkeztu dira gai desber­dinetan; erreportaia soziala, ezkontzak, indus­triala… eta 110 soilik sartu dira azken txanpan. Nik 8 argazki bida­li nituen eta 4 saritu dituzte. Horietako bat argazkilaritzako Goya sarietarako proposatu dute.
Nominazio bat jasotzea neretzat garaipen handi bat izanen litzateke. Gero Goya eskura­tzea ia ez, zeren arazo aunitz izanen genuke etxeko apaletan tokia bilatzeko eta… badakizu.
Non eta nola ateri zenituen argazki sarituak?
Batzuek argazki industrialak dira eskualde­ko fabrika batean ateri­ak. Bertzeak Uxueko erromeriakoak, hango material dexente daukat, dena zuribeltzean, noski, o­raindik zuribel­tzarekin maiteminduta dago­en horietakoa bainaiz. Orain iduri du denak koloretan izan behar duela, edo digitala, bainan nik oraindik xuribeltza maite dut eta nere kontura egiten ahal ditudan lanak horrela egiten ditut. Bertze batzuk ezkontze­takoak dira, pose desberdinetan. Ez zait gustatzen argazki klasikoetan gelditzea, berritzai­le izatea baizik.
Noiz eta non hasi zinen argazkilaritza ikasten?
70. hamarkadan hasi nintzen. Kamara erosi eta komunean lehendabiziko argazkiak errebelatzen hasi nintzen. Gero ikastaroak egin nituen Madril eta Bartze­lonan. Han barna lagun hagitz onak egin ditut, eta aunitz ikasten da bertzeen lanak ikusiz. Hasi­eran oroitzen naiz sekre­tu aunitz zegoela, inork ez zuen deus erran nahi, iduri zuen zerbait kontatuz gero lana kenduko zizu­tela. Bainan gaur egun argazkiak lasai ederrean erakusten dira, eztabaidatu, kritikatu… modurik hobere­na da. Nik hori ikasi dut, argazkilaritzan ez dagoela sekretu­rik.
Dendak 25 urte beteko ditu aurten. Zer azpimarratuko zenu­ke ibilbide hone­tatik?
Hasi ginenean eroke­ria zen lokal bat errentan hartu eta horrelako negozio bat montatzea, ez genekien nola aterako zen. Andrea eta bion artean argazkilaritzarekin hastea erabaki genuen.
Denbora guzi honetan anekdota pila bat izan dira. Ohitura dut horietako batzuk apuntatzeko, eta egunen batean beharbada liburu ttiki bat agertuko da, izenik jarri gabe, noski.   
Azken finean toki gehienetan egoten gara eta herriaren eta eskual­dearen historia biltzen dugu gure argazki­etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun