Berako Musika Eskolak kontzertu pedagogikoa eskainiko du asteazken arratsaldean

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 8a

Berako Musika Eskolak kontzertu pedagogikoa eskainiko du asteazken arratsaldean TTIPI TTAPA

Matrikulazio epea irailaren 11 bitarte zabalik dago

Berako Isidora Fagoaga Udal Musika Eskolak ikasturte berrian matrikulatzeko epea zabaldu du. Haur, gazte zein helduek irailaren 11 arte izanen dute horretarako aukera. Musika Eskolako bulegoa 9:30etik 13:00etara dago irekia. Aipatzekoa da aurten hogeita hamargarren urteurrena beteko duela Musika Eskolak eta ikasturtean zehar ekitaldi bereziak antolatuko ditu, dudarik gabe.
Bertzalde, aipatu asteazken honetan, irailaren 9an, kontzertu pedagokikoa eskainiko duela Musika Eskolak, 18:30ean eskolako areto nagusian. Instrumentu ezberdinak probatzeko aukera ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun