Ahozko tradizioa jasotzeko bekatradizioa jasotzeko

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Iruñeko Maite Lakar eta Nora Iriartek jasoko dute Bortzirie­tako Euskara Manko­mu­­ni­dadeak ahozko tradizioa jasotzeko emanen duen beka. Guzira sei egitasmo azaldu ziren eta epaimahaiak hauek baloratzeaz gain, beraien defentsa eta kurrikulumak aztertu zituen beka emateko orduan. Iruñeko bi neskek puntuaziorik altuenak jaso zituzten egitasmoan, nahiz kurrikulum­ean. Bigarren postua Asier Gogortza, Jon Abril eta Xabier Er­kiziak eskuratu zuten.
Epaimahaiburua Joxe Ramon Amoros, Arantzako alkatea izan zen eta idazkaria castillo Suarez euskara teknikaria. Patxi Sala­berri, Paxkual Rekal­de, Iñaki Camino eta Go­tzone Leonisek osatu zuten epaimahaia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun