Urtarrilaren 31 bitarteko epea izanen da iazko udal kontribuzioak ordaintzeko

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 8a

Zazpi milioitik goiti bilduko ditu Udalak tasa ezberdinen bitartez

Joan den urteko kontribuzioak ordaintzeko abisu kartak Herriko Etxeko idazkariak bidali zituen etxeetara. Bidalitako erreziboen diru kopurua, osotara 7.246.183 pezetakoa da eta honela banatuko litzateke; herri lurrak erabiltzeagatik 60.026 pezeta; aziendentzat larreak erabiltzeagatik 146.960 pezeta; lizentzi fiskalarengatik berriz, 1.215.085 pezeta eta lurrak erabiltzeagatik 1.156.229 pezeta. Azkenik, hiri-kontribuzioa, urbana deitutakoa 4.662.383 pezeta kostako da. Etxera bidalitako errezibo hauek ordaintzeko epea ilbeltzaren 31n akautuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun