Hasiera batean, Zuhaitzaren Eguna, eskolak urtero antolatzen duen besta, otsailaren 1ean izanen da, arratsaldeko 2,30etatik aintzinera. Euria eginen balu, berriz, otsailaren 8an egitekotan gelditu dira. Juanjeronimorda ondoan, orain arteko paraje beretsuan, bilduko dira haur eta gurasoak ehunen bat zuhaitz landatzeko. Eskolarekin zerikusirik ez duen norbaitek joan nahiko balu ere ez lioke seguraski inork trabarik paratuko. Iazko argazkian ikusten ahal den bezala, jende multzo polita biltzen da.