Herriko eraikinen garbiketa

Oskar TXOPERENA

Abenduaren 29an egindako bilkura berezian 2001. urtean Herrikoetxea, eskola eta medikuaren kontsultaren garbiketaz nor arduratuko den erabaki zuen Udalbatzak. Bi eskaintza zeuden, bata Virtudes Iguzkiagi­rre­rena, eta bertzea Korpus Txoperenarena.
Bi eskaintzak berdinak izanik, baldintza pleguan zioenaren arabera, zozketa egin zuten, lanpostua Korpus Txopere­nari egokitu zitzaiolarik. Aipatutako lanetaz gain, herri ingurua ere astero garbitu beharko du. Lan­postua autonomo gisara beteko da, 1.572.000 pezeta (BEZ barne) ordainduko zaizkiolarik, hilabetero 80.000 pezeta garbiak, gutti goiti behiti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun