Duela 25 urte Aconcagura igan zen lehen nafarra

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 8a

Duela 25 urte, 1976ko otsailaren 18an, igan zuen Aconcagua mendia (6.959 metro) Xabier Erro, Alan­zarreko mendizaleak. Bera izan zen Hegoa­merikako tontorrik altuena zanpatu zuen lehen nafarra –lehen euskalduna izateko hameka egun berandu ailegatu zen, Juan Ignacio Lorente eta Angel Rosen arabarrak aitzindu baitziren–. Errorekin batera espedizioan zoazin bi argentinar eta suitzar batek 6.400 metrotan utzi zuten, nekearen ondorioz. Honela, lesakarrak bakarrik egin zuen azken zatia eta tontorrean bere buruari egin behar izan zion beheitian ageri den argazkia. «Elurra belaunetaraino nuen eta bidea ireki behar nuen. Aunitz sufritu nuen eta horregatik poza handiagoa izan zen. Egun ederra ateri zen, ez zen hotzik eta paisaia zoragarria zen. Egun hartan Aconcaguaz betirako maitemindu nintzen» dio Xabier Errok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun