Jesus Mari Camba irundarra lan istripuan hil zen Aceralia lantegian

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 8a

Urtarrilaren 16an gertatu zen ezbeharra, hamalaugarren zizallan

Urtarrilaren 16ko goizeko 10,30ak aldera Jesus Maria Camba Mar­tinez Aceralia en­pre­sako 50 urteko langileak lan istripu batean bizia galdu zuen. Irun­go langile hau, lanean ari zen makinak irentsi egin zuela erraten ahal da, txapa mozteaz arduratzen den hamalaugarren zizalla izeneko fabrikako atalean, hain zuzen.
Sortzez Barakaldo­koa eta bizitza Irunen egiten zuen langile hau orain dela gutti aldatu zuten atal honetara eta istripua gertatu zenean postu horretan egoten diren hiru langileetatik bera bakarrik aurkitzen zen lantokian. Kasuali­ta­tez botikan zegoen bere lankidea postura bueltatu zen arte inor ez zen istripuaz ohartu. Gerta­tu­takoa ikusi bezain laister lankide hau izan zen ezbeharraren berri eman zuena.
Segidan Aceraliako sindikatu  nagusienak Enpresa Batzordean bildu ziren, istripuaren nondik norakoak aztertu eta zoritxarreko gertakariaren aintzinean zein mobilizazio egin behar ziren erabakitzeko.
Lehenbiziko neurri bezala, egun berean goizeko 11,30etan lan uzte orokorrerako deialdia zabaldu zuten, biharamon goizeko 6ak arte. Protesta honen bitartez sindikatuetako ordezkariek lantegian oraindik segurtasun neurri falta nabarmena dagoela salatu nahi izan zuten. Julen Mitxelto­re­na, LABeko kideak erran zuenez, «laminazioan segurtasunaz eta lan osasunaz arduratzen den batzordea ongi ari zen lanean, baina ikusten da neurri guziak ez direla aski eta areagotu behar direla. Langileen osasuna eta segurtasuna lantegiaren ardura da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun