Irudian ageri diren bi zine proiektore horiek eta pantaila erraldoi bat erosi zituen iaz Berako Udalak Bertizko Partzuergoarekin batera. Material honeri esker hilabetean behin filme bat izanen da Kultur Etxean. Hasiera batean programazioa haurrei zuzendu bazaie ere, apiriletik aitzinera helduentzat hainbat pelikula izanen dira ikusgai.
Gainera, zinea proiektatzen ikasteko ikastaro bat antolatu dute. Otsailean hasiko da, eta 4 orduko 4 saio izanen dira, bai teorikoak eta bai praktikoak.