Zer izan nahi zenuen ttikitan...
Abestea beti gustatu zait eta horrekin segitu nahiko nuke.
Irakaslea izanik, zer irautsi dizute haurrek?
Zeinen beharrezkoa den jostetan aritzea eta zuk beraiekin parte hartzea.
Noiz eta nola sortu zen Ziorek musika taldea?
1998ko iraila aldean, bakoitzak musikarekin genuen zaletasuna elkartu eta poliki-poliki taldea osatzen hasi ginen.
Kantak egiterakoan, non bilatzen dituzue gaiak?
Bizitzaren egoera eta momentu ezberdinetan oinarrituak daude.
Grabatu berri duzuen kantarik gogokoena?
«Nola?» kanta. Hau egin zenean, barrenera gehien ailegatu zitzaidana izan zelako.
Ziorek taldearekin ametsik bete al da?
Oso osorik bete da, nire betiko ilusioa izan baita.
Gaua ala eguna nahiago duzu?
Gaua gehiago gustatzen zait, libre eta lasaiagoa delako.
Ezagutzen duzun mendi gailurrik politena?
Mendaurko tontorra, auniztan joan naizelako eta oroitzapen onak ekartzen dizkit.
Mendian gozatutako momenturen bat?
Gailurrera ailegatzen naizenean somatzen dudan betetasuna.
Lagunekin galtzeko lekuren bat?
Inor egonen ez den irla bat.
Udaletxeko zinegotzia ere zara. Herrian zer da falta den gauzarik premiazkoena?
Parke berde eder bat, inguruan gazteentzako etxebizitzekin.