Azken urteotan herrian egiten den eskulan ikastarora joaten direnentzat, Herriko Etxeak Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatu dio. Denetara hamabortz-hemezortzi bat pertsona elkartzen dira asteartero. Azken urteotan bezala gertatzen baldin bada, diru kopuru ttiki bat jasoko dute. Bertan egiten dituzten gauza ederrak ikusteko aukera izan dugu eta datozen urteetan ere hor segitzeko dirulaguntza honen beharrean daude.