Aurten bertze urtetan baino beranduago eginen bada ere, Herriko Etxeak egiten duen azienden errolda otsailaren 12, 13 eta 14an eginen du. Hori dela eta herriko abeltzainek Herriko Etxetik pasa beharko dute, goizeko 9,30etatik eguerdiko ordubata arte, bakoitzak bere azienden berri ematera.