Aurten ere, bertze herrietan iñauterien giroa somatzen hasi da eta gurean ere gainean ditugu. Urtero bezala, ortzegunean eskolako haurrek prestatutako bizkarrekoak emanen dizkiete mozorroei.
Aurten mozorro zuri koadrila ederra ibiliko da etxe eta baserrietan barna, hamabortz lagunek eman baitute horretarako izena. Gauean berriz, herriko emakumeek izanen dute besta egiteko aukera beraien afarian.
Ortziralean, otsailaren 9an, mozorro zuriez gain, haurrak ere ibiliko dira etxez etxe puxka-puxkan. Gauean, Gazte Asanbladak antolaturik, afaria eginen dute gazteek. Joan nahi duen guziarentzat irekia izanen da afaria. Buzo eguna ere izaki egun hori, buzoz jantzita agertzea izanen da hoberena.
Larunbatean haurrentzako eguna izanen da, beraien disfrazak erakutsi eta gero berendua izanen baitute. Lehengo urtean bezala, aurten ere akaso mozorro beltzak jautsiko dira herrira eta ilunabarretan herritik barna ibiltzerakoan, kontu eman beharko dugu hauekin.