Aspaldiko partez, ilbeltzaren 21ean jokatu ziren Igantzin txapelketa ofizial bateko pilota partiduak, Neguko Txapelketaren barrenean Bortziriak-Txaruta kanporaketaren itzuliko ihardunaldikoak, hain zuzen ere. Gaur egun Txaruraten nagusitasuna aitortu behar da, horretaz ez dago zalantzarik, eta lau mailetako partiduetan aisa nagusitu ziren, kadeteetan izan ezik. Azken partidu honetan, Larralde-Etxegarai bikotea Arraztoatarrei ustekabea emateko zorian egon ziren, partidu eder baten ondotik.