Herrikoetxea

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 7a

Ilbeltzaren 31n zinegotziek herriko arkitektoarekin egindako bileran mediku-kontsulta Bazarreara eramateko eskaria berriz ere egitea erabaki zuten. Osa­sun­­bi­deko teknikariak zenbait aldaketa eskatu omen zizkion lehen aurkeztutako proiektuari, eta, aldaketa horiek egin ondotik, otsailaren 28a baino lehen egin beharko du eskaera Herri­ko­etxeak. Nafarroako Go­b­ernuak ez badu orain­goan ere onartzen leku-arazo latzak izanen dira eskolan heldu den ikasturtean.
Herrikoetxearekin ja­rraituz, Gaztainbaka­rre­ko bidegurutzea edo “kruzeroa” ez dela momentuz moldatuko jakinarazi dio Nafarroako Gobernuak Herriko­etxe­a­ri. Gai hau dela medio, eztabaida izan zen abenduko bilkuran. Bertan, Herri Taldeko zinegotziek, moldaketa honi buruz aintzineko legealdian emandako pausoen berri eman ondotik, obra ez egin izanaren arrazoia «PNV/EAren gestio falta edo gestio eskasa dela» adierazi zuten.
Berrizaunen paratu nahi duten enpresa berriaren arazoa ere bere ho­rretan dago. Proiek­tuak zituen zenbait akats zuzendu ditu ORSAk, baina, Herrikoetxeak ez du oraindik espedientea Nafarroako Gober­nura bidali.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun