Espainiako 100 argazkilari profesionalen argazkiak ikusgai izan ziren joan den urtarrilaren 28,29 eta 30ean Zaragozan, Goya lehiaketaren barnean. Tartean argazkilari beratarraren argazki batzuk zeuden, eta horietako batek zilarrezko triangelua eskuratu du. Argazkilari nafar batek sari hori eskuratzen duen lehen aldia da.