Iñaute ederrak aurtengoak ere

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Argazkian ageri den bezala, mozorro zuriek etxez etxeko ibilaldia egin zuten eskean. Halere, ikusmin handiena herritarren eta bertsolarien arteko kirol apostuek sortu zuten. Bai pilotan, baita arpanan ere, herritarrak nagusitu ziren. Pilotan, Agesta eta Errandoneak, Lizasoren semea eta Euzkitze izan zuten aitzinean. Arpanan, Lizaso eta Tellerian kontra aritu ziren Agesta eta Lizardi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun