Udalbiltzaren Aldeko Hautetsion Mugimenduak Espainiako Gobernuak onartu berri duen humanitateen erreformarako hezkuntza dekretua ikusirik EHko zinegotzien botoekin zera erabaki zen: dekretu hori Madrilgo eta Parisko Gobernuek darabilten hezkuntza politikaren ildoan jartzen dela eta, beraz, euskaldunok gure hezkuntz eredua antolatzeko eskubideen aurka doala. Eraberean, herriko gazte batzuk Xabi Resano eta Eneko Zestau preso gazteen egoera dela eta idatzia aurkeztu zuten. EAJko zinegotziek batzarra utzi bazuten ere, bi gazteei eta beraien senideei elkartasuna adieraztea erabaki zen.