Pilotalekua ixteko dirulaguntza jasoko du azkenean Udalak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Larreen hobekuntza lanak, berriz, Francisco Altzurik eginen ditu

Jakina denez, Udale­txeak herrian egin nahi dituen lan batzuentzat dirulaguntza eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Bertzeak bertze, pilotalekua ixtea, igerilekua egin eta rokodromo bat egiteko eskatua zen dirulaguntza. Hasieran, pilotalekua ixteko laguntza ukatu egin bazuten ere, orain dirulaguntza hori emanen dela erran omen dute Iruñetik. Aurten zaila izanen denez obra egitea, aukera baldin bada, Udalak heldu den urterako utzi nahi du. Izan ere, dirulaguntza emateko baldintza lana aurten egitea zen.
Bertzalde, otsailean egin zen udal batzarrean, larreen hobekuntza lanak Francisco Altzuri Bertizeri ematea erabaki zen ahobatez, berea izan baitzen aurkeztutako eskaintza bakarra. 5.826.000 pezetatan eginen du lana, Nafarroako Go­bernuko Ingu­ru­gi­roa, Lurraldearen An­to­lamendua eta Etxe­bi­zi­tza Departamen­dua­ren proiektuaren arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun