Otsailaren 10ean jokatu ziren Biltoki Elkarteko mus eta partxis txapelketetako finalak. Argazkian ikusten ahal denez, ez zuten brometako gogorik txapela jokatzerakoan. Musean Joxelu eta Mikel Retegi nagusitu ziren Marino Zelaieta eta Juan Ramon Retegiren aurka -hiru Argatagaraitar finalean-. Partxisean ere familian gelditu ziren txapelak, Amalia Sein eta Idoia Bereau ama-alabak Juan Mari Arburua eta Miren Azkonari irabazi baitzieten. Ondotik, egonezinak alde batera utzita, goizalderarteko besta egin zutela jakin ahal izan dugu. Ez dira horretan gelditzen Biltokiko berriak, Errenderiko Egiluze sagardotegira joateko izenemate-epea ireki baitute. Martxoaren 10ean dira joatekoak eta izena 28a baino lehen eman beharko da. Urteko batzarre nagusia, berriz, martxoaren 3rako deitu dute, baina horren berri emateko geroago ere izanen dugu astia.