Otsailaren 24ko manifestaziorako autobusa antolatu nahi du Euskara Batzordeak

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 7a

Euskara Batzordea lane­an aritu da azken bi asteotan 24an Iru­ñean eginen den manifestaziora joateko autobusa herrian bertan antolatu nahian. Nafarroako Gobernua euskarari izugarrizko erasoak egiten ari zaio, eta, hori salatzeko antolatu da larunbateko manifestazioa. 21a bitarteko epea zegoen izena emateko. Halere, joan nahi duenak bidaia kotxez egiteko aukera badu oraindik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun