Hirurteko Azpiegitura Plangintzatik ez du sosik ere hartuko herriak

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 7a

Nafarroako Gober­nu­ak Hirurteko Plan­gin­tza­ren barrenean herri­e­­tan eginen dituen inber­tsioak jakinarazi ditu. Zori­txarrez, ez da berri onik etorri, ez baita obra nagusiak egiteko –ur hornidura, bideak, aparkalekua...– Iruñetik sosik ere etorriko Igantzi­ra. Honek inbertsiorik haundienak bertze legealdi baterako utzi beharko direla erran nahi du, eta  gauza ttikiagoetara jokatu beharko dela. Ez gaitu horrek kontsolatuko, baina, inguruko herri gehienak ere egoera berdintsuan daudela erran behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun