1998. urtean Lesakako irrati lizentzia eman ziotenetik, estudioa kokatzeko lekuaren bila aritu da Xorroxin Irratia. Orain, Eskriboneako (Alondiga) bigarren solairua moldatu eta abudo inauguratuko dute estudioa, otsaila akabailan edo martxoan. Nerea Altzuri aranztarra ariko da bertan lanean.