Amnistiaren Aldeko Batzordeak antolatutako Amnistiaren aldeko hilabetea otsailaren 9an, Bortzirietako errepresaliatu, senitarteko eta abokatuekin Arranon egindako mahainguruarekin. Joan den ortziralean barrikotea egin zen eta iñautetako igandean, otsailaren 25ean, arratsaldeko 6,30etan kontzentrazioa eginen da frontoiko atean. Martxoaren 2an, ortzirala, preso ohiak ariko dira solasean eta solasgai izanen dira, arratseko 8,30etan Arranon eginen den mahainguruan. Martxoaren 10ean, larunbata, martxa bat eginen da.
Gai honekin lotuta, herriko talde batzuk Iñaki Fagoaga herriko presoaren egoera salatu zuten joan den astelehenean egindako batzarrean. Iñaki hagitz osasun baldintza kaxkarretan dago Zaragozako Daroca espetxean. Mediku zerbitzua eskasa da eta azken aldian, auniztan eritu da Iñaki.