Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak hirugarren mundura arropa erabilia bidaltzeko kanpaina martxan jarri du. Hilabeteko lehendabiziko eta hirugarren astearteetan eginen dute bilketa, eta Herriko Etxeko beheko plantan utzi beharko dira poltsak, arratsaldeko 5etatik 7etara.