Otsailaren 7ko goizean Kaxerna gainean agertu omen zen Xabino, aitzineko arratsean Ezpondakobordako soroan utzi ondoren. Bere nagusiak, Ezpondakobordako Martzelina Anduezak, norbaitek arratsean astoa lixatu eta asmo txarrez haraino eraman ote zuen susmoa du, eta ez omen da astoa horrela ibiltzen duten lehen aldia.
Dagoen tokian ongi segurtaturik dagoela adierazi digu, zerrakura eta guzi. Beraz, ez du sinesten astoa bakarrik atera zenik atakatik. Xabino bakean uzteko eskatu du Martzelinak, bertzenaz noizbait trafiko istripuren bat sortzeko beldurra du eta.