Jose Jabier Taberna pilotari lesakarrari baja eman zion Asegarce enpresak. Beraz, otsailaren 11n Tafallan irabazi zuen partida izan da Tabernak Asegarcerekin jokatu duen azkena. 1993ko maiatzaren 28an Seguran debuta egin zuenetik hainbat partidu jokatu ditu Tabernak. Garairik onena 1999ko udaberrian izan zuen, estelarretan ere sartu baitzen. Geroztik, ordea, ez du suerterik izan lesioekin. Dena den, Aspek berekin aritzeko aukera eskaini dio, bi urteko kontratua eginez.